XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Askatasuna, azkenik, gai bakoitzean nahi duenarekin identifikatzeko.

3.1.1. Aurkezpen lamina (frontispizioa).

Testari ekin aurretik, on izanen da haurrari konfiantza eta patxada ematea, ahal den modurik onenean.

Hona zer esango diogun: Hona hemen Hankabeltx txerri txikiaren abenturen irudiak.

Ikusten duzuen bezala, HB hemen dago; izenburupean dakusazun txerrikumea da (txerritxoa da).

Ikusten duzu zer dagoen idatzirik (goraki irakur erazten zaio, eta irakurtzen ez badaki, irakurri egiten zaio).

Zergatik deitzen da HB?.

Galdera horrek haurraren erantzun aktiboa eragingo du, txerritxoa arretaz begiratzera daramalarik.

Ondoren hau esaten zaio: HBen abenturen irudi hauetan ez dago kondaira idatzirik.

Historia zeuk kontatu behar duzu.

Baina aurrez, HB mutila ala neska den esango didazu eta adin bat emango diozu.

Ikus dezagun.

Zer izango da HB: mutila ala neska?.

Gero: Zein adin emango diozu?.

Galdera hauez harriturik, erantzuteko zalantzan balego haurra, libreki espresatzera bultzatzeko hau esan diezaiokezu: Zuk badakizu, jolas bat da.

Nahi duzun guztia esan dezakezu.

Ez da eskolan bezala: hemen ez dago erantzun on ala txarrik.

Hemen erantzun guztiak onak dira.

Ondoren, galdegiten zaio: Eta bi txuri txikiak zertzu izanen dira: (...).